martes, 17 de diciembre de 2013

BADATOR OLENTZERO,HELDU DIRA GABONAK!

Hotza, gaztaina erreen usaina, koretako argiak zintzilik kaleetan......Konturatu orduko bertan dira gabonak eta Olentzero maitea, dagoeneko mendian behera dator bere lagun den astoarekin.

Datorren ostiralean, abenduaren 20an, gure artean izango dugu. Zalantzarik gabe, umeentzako momentu espeziala bezain magikoa izango da. Negarrak, poztasuna, urduritasuna, beldurra.....Egun horretan zenbat sentipen bizi izango dituzten, ezin jakin asmatzen.

Iritsi bitartean, izan zaitezte formalak eta jarraitu diezaiogun abesten;




Olentzero joan zaigu 
mendira lanera 

intentzioarekin 

ikatz egitera. 

Aditu duenian 

Jesus jaio dela 
lasterka etorri da 
berri ematera. 



Horra! Horra! 

Gure Olentzero! 

Pipa hortzetan duela 

eserita dago 

kapoiak ere baditu 
arraultzatxuakin 
bihar meriendatzeko 
botila ardoakin. 


Olentzero buru handia
entedimentuz jantzia,
bart arratsean 
edan omen du
hamar ardoko zahagia
Ai gure tripa handia
tralaralala tralaralala
Ai gure tripa haundia 
tralaralala tralarala!

No hay comentarios:

Publicar un comentario