viernes, 20 de diciembre de 2013

ABENDUAK 20, OLENTZEROREN BISITA!

Urte osoan zain egon ondoren,azkenik iritsi da eguna! Mendia atzean utzi eta gaur gure artean izan dugu Olentzero.

Denok elkartu eta harrera beroa egin diogu gure ikazkin maiteari.Kantuan ere egin diogu eta horren ostean, hainbat opari banandu dizkigu.Txintxoak izan garen seinale ! Horrela jarrai dezagun beraz.

Berarekin pixkatean mintzatu ondoren agurtzeko unea heldu zaigu. Penarekin esan diogu agur baina lanean jarraitu beharra dauka! Gu bezala, beste ume asko ere zain ditu eta!
Hori bai, joan baino lehen bere asto polita ikusi eta beraren gainean jesartzeko aukera ere izan dugu.Itzela izan da!

Ta bukatzeko, txokolatea eta ogia UMMMMMMMMMMM!




















Opariak jasotzeko momentua hau da hau urduritasuna!





Ta orain astoaren txanda!


AGUR OLENTZERO! DATORREN URTEAN ERE ZURE ZAIN IZANGO GARA!


Gozatzeko ordua ummmmmm!



































Elegante jantzita, egun polita pasa dugu!


ONDO SEGI OLENTZERO ETA URTE BERRI ON!

No hay comentarios:

Publicar un comentario