viernes, 28 de febrero de 2014

IRITSI DIRA 2014ko INAUTERIAK!

Eguraldi goibel eta euritsua kanpoan utzi eta gaur Ikastolara mozorrotuta etorri gara inauteriak ospatzeko gogoz!

Zenbat mozorro, zenbat barre,zenbat dantza.....Primeran pasatu dugu gaur lagunen artean eta jai giroan.



 Hemen gaude bi urtekook! Dotore-dotore!








 Formal eta geldi egoten ere badakigulako!


 Marimotots ere etorri zaigu Ikastolara!











Globoekin ere asko gozatu dugu!


 
Urtebatekook ere elegante jantzi gara!





 Eskuak zer ote duen ezin esan baina.....gozoa dago! 


Hemen gaude ta poztutzen gara....Hamarretakoaren zain!


 Gaurko hamarretakoa gozo gozoa! Ummmm!








 Ogia eta txokolatea! Hamarretako ezin hobea!





 Egingo dugu dantza elkarrekin?








                       
                    
                         Argazki gehiago, argazki bildumako atalean aurkituko dituzue! 

ASTEARTEAN, BERRIZ MOZORROTZEKO AUKERA IZANGO DUGU.PREST? ;-)

INAUTERIETAN ERE URTEBETETZEAK OSPATZEN DITUGU!!!!!













Prestatuko al dugu edabe magikori????





Non ote daude indioak!!!!!

jueves, 27 de febrero de 2014

BIHAR........BIHAR MOZORROTZEKO EGUNA!

Ohartu gabe ikasturtea aurrera doa eta bihar otsailari agur esango diogu.
Aio esango diogu bai, baina ez beste egun batzuk agurtzen ditugun moduan, mozorrotuta baizik!
Ondo entzun duzue bai! Bihar hile honetako azken eguna da baita mozorrotzeko eguna ere. Beraz, atera mozorroak armairuetatik eta Ikastolara!
Zalantzarik gabe, primeran pasatuko dugu lagunen artean eta jai giroan!



miércoles, 26 de febrero de 2014

JATEKOAREKIN ERE ESPERIMENTATZEN!!!!!!


Oraingoan zer eta gelatinarekin aritu gara jolasean.
Aurrekoan goitik behera zikindu ginen  eta gaurkoan berriz, blai blai eginda bukatu dugu baina merezi izan du.Aupa gu!!!!!!!!


Zer izango  ote da hau? Ia ukitu dezagun




Hau da hau gustoa! Marrubi usaina dauka gainera ummmmm!





Mmmmm  oso labainkorra da!!!!


Atzamarrarekin eta astio-astiro badaezpada.....


Itxura berezia dauka honek!












miércoles, 19 de febrero de 2014

EGUN GOIBELARI KOLORE ANITZ!

Margoak, pintzelak... armairuan atsedena hartzen utzi eta atzamar eta eskuekin margoztu dugu gaurkoan.
Horia, berdea, urdina....Horrek izan dira aurkeztu zaizkigun koloreak baina bukatu dugunerako, beste kolore batzuk ere azaldu zaizkigula ohartu gara.
Magia egin ote dugu? Horri ezin diezaiokegu erantzun baina lan polit eta koloretsua egin dugula ezin zalantzan jarri!


Koloreak prest eta gu......

Gu noiz hasiko formal-formal itxaroten!


 Atzamarrak sartu eta ekin diezaiogun lanari!












Nik hemendik eta zuk hortik!





Hau bai gozamena!


Eskuak margozturik baina itxura edarra emanez lanari!







Nahastu ditzagun koloreak ia zer gertatzen den




Kolore kolore eta gustu guztiak,denontzat denontzat ez dira berdinak....


 Gora eskuak eta gora koloreak! Artista txiki handiak gara gu!



Hauxe gure emaitza! Hauxe gure artelana!