lunes, 27 de enero de 2014

NIK DAUKAT ETXETXO BAT HORRELA, HORRELA...!


Asteburua bukatuta eta nagiak izara artean utzita, berriz ere Ikastolara itzuli gara.
Gaurko itzulera ordea, ez da ohikoa bezalakoa izan. Sorpresa ikaragarria jaso baitugu  gaur!

Etxe handi eta dotore bat aurkitu dugu gelan! Benetan zoragarria eta itzela!
Oraindik azken ukituak falta bazazikio ere, guri ikaragarri gustatu zaigu eta bihar, bertan gehiago jolasteko gogoz bueltatuko gara :-)



Hau da hau etxea! Has gaitezen etxeko lanak banatzen.

lunes, 20 de enero de 2014

TXIKIENEN TXANDA!

Atseden txiki baten ostean, bueltan gaude berriz ere eta gaurkoan gure txikienei eskeiniko diegu sarreratxo hau. Orain arte ez ditu hemendik ikusi eta.
Hemen beraz, zuentzako argazki sorta hau. Txikienak eguneko une desberdinetan zelan dabiltzan ikusi ditzazuen.Zuen gustokoa izango delakoan gozatu ezauze!