miércoles, 11 de junio de 2014

IKASTOLAKO JAIALDIA ZUEN ZAIN!


Guraso agurgarriok:

Urtero lez,AFARI-DANTZALDIAz burutuko den JAIALDIA izango dugu bariku hontan.


EGITARAUA:

17:00-20:00 ERAKUSKETA NAGUSIA gimnasioan (urtean zehar egin diren lanak)
17:30                JAIALDIA (dantzak,kantak...)
20:15                AFARIA. Afal ostean dantzaldia LUHARTZ taldearekin.



ADI!!!

 Ekainaren 11 izango da afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna.
Egunean bertan ez da inor onartuko txartel barik.



ANIMATU ETA ETORRI! 

BAGOAZ TXANGOAN!!!!!

Heldu zen txangoan joateko eguna. Ze ondo pasatu genuen!
Animaliak ikusi genituen, jolasean gelditu ere egin gabe ibili ginen... Eta nola ez, azkenean iritsi zitzaigun motxilak zabaldu eta etxetik ekarritako ogitarteko gozoa jateko unea. Ummmmmm!!!

Hona hemen txangoko argazkitxo batzuk. Zuen gustokoak izango direlakoan, gozatu!!

Urduritasuna, poza, jakin-mina.....denak pilatu ziazkigu bapatean.


Txapela buruan eta ibili gaitezan munduan!


Autobusa noiz iritsiko zain.


  
Topera heldu eta lehenengo gauza taldeko argazkia: patata patata patata...



 Jolastuko al dugu zerbaitetan???









 Gose naiz, ea amak zer sartu didan motxilan...



 Gaztelu bat hemen eta bestea txoko horretan.



 Sandalia kenduta bai edarki!



 Sugandila bat ikusi dut, ea harrapatzen dugun!!!





Beroari aurre egiteko ez dago ura bezalakorik!





Tximinokeriak egiten jajaja!





 Txokolata galanta egin dugu!!!



Nork piztuko du sua??











Itzalpean jesarri eta ogitartekoak jan ditzagun. Bazen garaia :-)