miércoles, 9 de abril de 2014

EGUZKIAREN EPELTASUNEAN....!

Kanpoan jolastea izugarri atsegin dugu: ikertzeko, esploratzeko......aukera ematen digulako eta bertan primeran ibiltzen garelako. 

Beraz, eguzkia ateratzen den egunetan, geu ere berarekin batera irtetzen gara.

Gaur hareatzan ibiltzeko aukera izan dugu eta ondoan urik izan ez dugun arren asko disfrutatu dugu. Batzuk animalitxoak ikertzen aritu gara, beste batzuk hondarrarekin eraikitzen......

Bat bi hiru eta.... jolastera!!!!!!!

Oraindik pixkat falta zait hau betetzeko.


Koordinazioa primerakoa daukagu gero!


Horrela orduak pasatuko nituzke. Hau da hau sentsazio ederra!


Marrazkiak ere egin ditzakegu bertan hau da hau suertea!



Ea ze aurkitzen dugun zuhaitzetan.



NATURAZ GOZATU ! BAITA ZAINDU ERE!

PATATA ETA KALABAZA IKERTZEN!

Nagusienok baratzetik kalabaza eta patatak batu eta lagunen artean bizitako esperientzia kontatu ostean, txikienei ere aukera eman genien produktu hauekin aritzeko.

Nobedade erakargarria izan zen beraientzako. Bai horixe! Eta gustora asko ibili ziren hauek manipulatzen....



Horrelakorik ez dugu orain arte gelan ikusi! Zer ote da?



Bitxia benetan!


Eskuetatik ihes egiten digu....


SUDURRA USAINTZEKO, AHOA DASTATZEKO....!


Dastamena eta usaimenaren bitartez, gure egunerokotasunean aurkitu ditzakegun elementu desberdinak aztertzeko aukera izan dugu  gaurkoan.

Solido zein likido! Tamaina, itxura, forma, kolore....diferenteetakoak.







Lehenik eta behin, behatu.....


...eta ondoren animatu garenok, dastatu eta usaintzera!






jueves, 3 de abril de 2014

GAUR KALABAZA PUREAZ...JOLASEAN!


Baratzean produktuak bildu ostean, purea prestatu ( guk ez noski! Oraindik txikiak gara eta.) eta berarekin esperimentatzeko unea iritsi da.

Hau da hau aldaketa magikoa! Esku artean izan genituen kalabaza eta patatak badirudi desegin egin zaizkigula. Gogorrak izatetik, beste ehundura batera pasatu zaikigu.



Badirudi hasi gaitezkela purea manipulatzen, jaten...


Goilara, eskuak.....denak balio du!





Ikusi dezagun laranja kolorea duen hau zer den.


Pixka bat gehiago hartuko dut...



BARATZE BAT NAHI DIZUT EGIN....!

Eguraldia lagun dugula ikusirik, gaurkoan Ikastolako baratzera irten gara ondorengo egunetan esperimentatzeko erabiliko ditugun produktuen bila.

Abentura laburra izan bada ere, benetan dibertigarria eta entretenigarria izan da eta bertatik, kalabaza eta papatekin itzuli gara.