viernes, 21 de noviembre de 2014

EUSKARA: BIHOTZETIK AHORA ETA AHOTIK MUNDURA!


Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut....


http://www.argia.eus/blogak/josune-azurmendi/2014/11/17/zakarretara-bota-behar-banauzu-gehiegi-erabili-izanagatik-izan-dadila/

miércoles, 19 de noviembre de 2014

PSIKOMOTRIZITATERA!


Kaixo familia:

Psikomotrizitateko saioak direla eta, oharra banatzerakoan erratu egin gara eta batzuk okerrekoa eraman duzue. Hori dela eta, barkamena eskatzen dizuegu.

Saioak honela antolatu ditugu:


         1-Maiten gelakoak astelehenetan.
       2-Rebekan gelakoak asteartetan.
           3-Jaionen gelakoak asteazkenetan.
4-Evan gelakoak ostegunetan.


Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk, saio hauetan zuen umeek nola gozatzen duten ikus dezazuen.


 Hormak eutsiko gaitu ezta?


 Denok barruan!

                            
Eta orain lau hankatan. Txakurra, zaldia....zer ote gara?


 Atseden txikia hartzea ere komeni zait....


Lurrak kilimak egiten ote ditu? Niri ez zait horrelakorik suertatu ba.

UDAZKENA MARGOZTEN!


Udazkenean haizeak putz, hostoak haizean dantzan dabiltza eta gaurkoan gelara sartu zaizkiguz.
Pintzelak hartu eta marroi, horia, gorria, laranja....udazkena koloreztatzeari ekin diogu gogotsu.
Hona hemen gure udazkena!

       
                 
Zuritasunetik........


Badugu lana guzti hau koloreztatzen :)


 Pintzelak ihes  egin nahi dit! Ez du lortuko ordea.



Primeran ari gara! Segi lagunak!


 Non geratu ote da gaztaina?


.....koloretara!

jueves, 6 de noviembre de 2014

AZAROAK 8 DENOK ZIBURURA!

Ziburuko Kaskarotenea ikastola ixteko arriskuan dago eta beraz, denon babesa behar du horrela gertatu ez dadin.
Horregaitik, denoi Ziburura joateko gonbidapena luzatzen dizuet. Azaroaren 8an, arratsaldeko 16:00etan gure nahia, gure desioa...zein den ozen entzun dezaten!

Haurrek irriari eutsi diezaioten, KASKAROTENEA ikastolak ZABALIK jarraitu behar du!