martes, 14 de abril de 2015

TXITAK 5 URTEKOEN GELAN!



5 urtekoen gelan 3 aste luzez lan  berezia egon  da egiteko. Ikusi nahi?


1) Lehenengo arrautza berezi batzuk kutxa gorri handi batean sartu ditugu, andereinok dio inkubadora deitzen dela eta bertan arrautzak epel epel egoteko balio duela.  






2) Egunero arduradunak, arrautzak pixkatxo bat mugitu eta ia inkubadoraren barruan urik dagoen ikusi behar izan du. Urik egon ezean, bandejatxoak urez bete ditugu. Andereinok goian zeukan termometroari begiratzen zion, tenperatura egokia zeukan ikusteko. 






3)  Zenbat egun egon behar izan gara horrela? 21 egun luzez barrura begira egon gara, ia aldeketarik ikusten dugun… 














4)  Eta 21. egunean goizean gelara etorri eta zer ikusi dugu? Arrautza batzuen oskolak kraskatzen hasi direla ikusi dugu.  







5) Jaio dira txitak!!!! Inkubadoratik atera eta kartoizko kaja batean sartu ditugu. Txio txioka txio txioka…..










6) Begira nola geratu diren arrautzen oskolak kraskatu ondoren!







7) Opor aurreko egunetan  gure gelan HH2.zikloko ikasle askoren bisita izan dugu eta txiten txio-txioa baino ez zen entzuten. Gure txiten jaiotza zelakoa izan den ikusi eta ikasi dugu. Orain badakigu !!!








No hay comentarios:

Publicar un comentario