sábado, 20 de diciembre de 2014

ONGI ETORRI OLENTZERO!


Urduritasuna,ilusioa,poztasuna.....emozio nahasi guzti hauen artean iritsi zitzaigun Olentzero!Bere lagun duen astoa ere ekarri zuen eta berarengana hurbildu eta ukitzeko aukera ere izan genuen.

Denok aho zabalik utzi gintuen bere presentziak eta beldurrak ere egin zuen agerpena batzuengan.
Hala ere, egun ederra pasatu genuen lagun artean eta giro politean.
Opariak hartu,hauek zabaldu, txokolatea eta ogia jan,nekatu arte dantza egin......! 






 Nagusienak zein txikienak hemen gaude Olentzeroren zain!





   






                           
Ia ia sartu zaigu gelara Olentzeroren astoa! Zein polita den!


 Azkenik  iritsi zaigu opariak hartzeko unea!


   
Hau opari pila utzi dizkiguna!








 Ohitura zaharrak ez dira galdu behar...Txokolatea eta ogia jaten!







 Hau ikaragarri dago neskak! Olentzerok badaki zer dugun gustoko.




 Gozatzea zerbait bada....Hau da!




ESKERRIK ASKO OLENTZERO!DATORREN URTEAN ERE ZAIN IZANGO GAITUZU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario