miércoles, 19 de noviembre de 2014

PSIKOMOTRIZITATERA!


Kaixo familia:

Psikomotrizitateko saioak direla eta, oharra banatzerakoan erratu egin gara eta batzuk okerrekoa eraman duzue. Hori dela eta, barkamena eskatzen dizuegu.

Saioak honela antolatu ditugu:


         1-Maiten gelakoak astelehenetan.
       2-Rebekan gelakoak asteartetan.
           3-Jaionen gelakoak asteazkenetan.
4-Evan gelakoak ostegunetan.


Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk, saio hauetan zuen umeek nola gozatzen duten ikus dezazuen.


 Hormak eutsiko gaitu ezta?


 Denok barruan!

                            
Eta orain lau hankatan. Txakurra, zaldia....zer ote gara?


 Atseden txikia hartzea ere komeni zait....


Lurrak kilimak egiten ote ditu? Niri ez zait horrelakorik suertatu ba.

No hay comentarios:

Publicar un comentario