miércoles, 19 de febrero de 2014

OGI BIRRINEAN GALDUTA!

Atzoko eguna, dibertigarria izan zen benetan. Hondartzan lez aritu ginen. Hori bai, erropak kendu gabe!

Hondartzako arerik ez genuen izan baina bai antzeko zerbait: ogi birrina! Horrekin aritu ginen tartetxo batez eta horretarako hainbat tresna desberdin izan genituen. 


Horretaz gain, urarekin jolasteko aukera ere izan genuen.Erropak ere busti genituen batzuk baina merezi izan zuen bai horixe! Asko gozatu genuen ekintzarekin eta.






 Ur pixka bat eta ogi birrina. Has dadila saioa!





 Txipli-txapla, urarekin edarto gabiltza!





Ea ogi birrin guzti honekin, zerbait egitea bururatzen zaigun. Nondik has gaitezke?


Hau ere beteko dut!


Elkarrekin jolasean, elkarrekin gustora....

No hay comentarios:

Publicar un comentario